Larrosa bat Groenlandian

10,00 €

Iban Garro alzurI (lesaka, 1974)

Kimikan lizentziatua da (Euskal Herriko Unibertsitatean, Donostia, 1998). Ikasketak bukatu ondotik, altzairugintzaren arloko enpresa batean aritu da lanean, gaur egun arte. 2019an, urtebeteko eszedentzia hartu zuen, Elementuak eta Sormena proiektu pertsonala garatzeko.

Bertsozaletasunak bulkatuta, 2007z geroz, Bortzirietako bertso-eskolako kidea da, eta garai horretan hasi zen idazketa lantzen; lehenik, bertso idatzietan, eta ondoren, olerkigintzan. Azken urteetan, hainbat sariketatan hartu du parte, eta, hala, Iruñeko Udalak antolatutako Egile berriendako literatur lehiaketan zenbait sari jaso ditu bertso-paperetan nahiz poesian. Lehiaketa horretan saritutako lanen bildumetan, honako poesia-lan hauek argitaratuak ditu: Omar (2015), Hidris-en aulkia (2016), Gure artekoaz ari naiz (2018), eta Geroxeago itzuliko naiz (2019).

Udalbiltzak antolatutako Geuretik Sortuak proiektuaren lehen edizioan parte hartu zuen, eta, Urepele herrian izandako egonaldia baliatuz, Behe Lainoak poesia-lana sortu. Hamazazpigarrenean aidanez (Udalbiltza, 2022) bilduman argitaratu da.

Larrosa bat Groenlandian izanen da bakarka argitaratuko duen lehendabiziko lana.

Cantidad:
Añadir al carrito