Din-dilin-dan

15,00 €

978-84-17940-92-8

Pello Añorga. Ilus. Maite Rosende

Gizakiari senak agintzen dio haurra nola babestu, elikatu eta estimulatu osasuntsu hazteko: ukimenak eta ferekak, kulunkak eta bitar erritmoak, eta, oro har, haren gorputzarekiko jolasak nahiz helduen ahotsaren erabilerak. Aldi berean, senak erakusten dio gizakiari zein duen erritmo sentitua: bitar erritmo eten gabea, bihotz-taupada, arnasa... eta horixe da herri-poematxoen erritmoa kultura guztietan.

Horregatik, haur poesia, jolasak eta kantuak esamolde egokiak dira haurraren ikasbidean. Izan ere, haurrari eskaintzen diote, haren neurrira zein ulermenera, mendez mende, hizkuntzak sortu dituen oinarrizko egiturak: hizkuntzaren taupada ezkutua, berezko intonazioa eta jatorrizko erritmoa…

Haur poesiaren berezko erritmoa eta errepikapenak lagungarri apartak gertatuko zaizkio ikasbidean, eta haur jaio berriari oinarri seguru eta sendoa eskainiko diote.

Edizio hau osatzeko, bi iturri erabili ditut: lehena, neure sorkuntza propioa; eta bigarrena, ahozko tradizioa. Lehenean, hau da, neure sorkuntzan, inon argitaratu gabekoak sartu ditut, deskatalogatuta dauden hainbat piezarekin batera. Bigarrenean, berriz, ahozkoaren ondareko piezak sartu ditut, neronek sarritan erabilitakoak, eta, gaur egun, nire iritziz, zokoratu samarrak daudenak.

Liburu honek lagungarria eta didaktikoa egiteko, Pello Añorgak 174 haur poesia, jolasak eta kantueikin batera,174 bideo igorri ditu internetera, horrela, interneten gure ahozko tradizioaren aztarna utziko dugu.

Cantidad:
Añadir al carrito